Helburu pedagogikoak

Saioarrekin espero ditugun emaitzak

Lehen azaldu dugun bezala, 12-16 urte inguruko umeekin landu nahi dugun saio inklusiboa da. Urte horien esparru barruan duten ume guztiek gonbidatuta daude, hau da, urritasunak dituzten jendea baita ere. Nola helburua euskal pilota ume guztei helaraztea den, beharrezkoa da pertsona guztiek parte hartzeko aukera izatea.  ✌


 https://www.mundodeportivo.com/bizkaia/20190331/461369831054/pelota-adaptada-inclusiva-etxebarri-master-cup.html

http://www.geuria.eus/bereziak/jaiak/ugao-jaiak-argazkiak-2016-esku-pilota/ (Maider Ibañez)

Hala ere, ez da hain orokorra izango, beste helburu pedagogiko bat dago -eta. Kasu honetan, birziklatutako eta autoeraikitako materiala darabilen euskal pilota inklusiboko topaketa da. ♻ Baliabide gutxirekin pilotan murgiltzeko grina zabaldu nahi dugu. Ez dira beharrezkoak baliabide asko, pilotan parte hartzeko material sinple batzuekin, helburu handiak lortzeko.👍
http://www.pelotamano.com/


http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=16475

Topaketan guk lortutako baliabideak izango ditugu eta haiekin saioa aurrera eramateko beharrezkoak diren pausuak azalduko eta garatuko ditugu. Bai erramintak bai entrenamenduak aurrera eramateko materiala eraikiko dugu gure eskuekin. Lortutako materialak goi errendimenduan erabiltzeko gai ez diren arren, grina eta kirolarekiko maitasuna helarazteko nahikoa da. Ez dugu nahi etorritako umeek errendimendu altua lortzea euskal pilotan: gorputz barruan goi errendimenduko kirolariek bezalako adrenalina eta sentsazioak nabarmentzea nahi dugu. 😍


https://dotb.eus/dotb-eus-hoy-comienza-la-xvii-cesta-punta-txapelketa-de-durango/



Eraikitako material hori etxera eramateko aukera emango dizuegu. Hori oso garrantzitsua izango da, zeren eta materialak aisialdian erabiltzeko baliogarriak dira. Topaketa hau eta gero, euskal pilota hedatzen jarrai dezan, gustatuko litzaiguke material horiekin aisialdian herriko plazan erabiltzea. 😁 Zuek besteei guk eskainitako informazioa helarazten badiezue, kirola gero eta handiagoa bilakatuko da, eta hori daguztiok partekatzen dugun helburu handiena: euskal pilota ahal den guztia hazi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina