BEROKETA
1. HARRAPAKETA- Elkarrekintza: KO
- Helburua: gorputza berotu eta taldean parte hartzea
- Deskribapena: 2 talde egongo dira 6-8 pertsonatakoa bakoitza. Talde bat harrapatzailea izango da, eta bestea iheslaria. Harrapatzaileak pilotarekin ukituz beste taldeko kideak eliminatzen saiatu behar dira. Pilota duena ezin da mugitu eta behin beste taldeko 3 kide eliminatuta rola aldatuko da. Esparrua ezkerreko hormaren zenbakiekin zehaztuta egongo da.
- Elkarrekintza: KO
- Helburua: eskuak berotzen hastea
- Deskribapena: 2 talde egongo dira 10 pertsonatakoa. Talde bat pilotarekin 10 pase egiten saiatu behar da eta bestea bitartean pilota harrapatzen saiatu behar dira. Pilota ezin da jausi eta jausten bada beste taldearentzat izango da pilota. Pilota duen pertsonak gehienez 10 segundu egon ahal da pilotarekin, 10 segundu pasata pilota beste kide bati pasatu beharko du edo pilota beste taldearentzat izango da. Talde batek behin 10 pase lortuta beste taldearentzat izango da pilota. Esparrua ezkerreko hormaren zenbakiekin zehaztuko da.
ESKUZ ARIKETAK
1. ARIKETA:
- Aldia: 2. aldia
- Elkarrekintza: kolaborazioa
- Erraminta: eskuz
- Helburua: pilotari ematen ikastea.
- Deskribapena:
- Denak egongo dira kantxan eta modu ordenatu batean pilota frontisaren kontra bota beharko dute, baina, kontuan hartuta lehenengo ariketa dela eskuarekin jo beharrean pilota atxiki ahal dute.
- Aldia: 2. aldia
- Elkarrekintza: kolaborazioa
- Erraminta: eskuz
- Helburua: pilotaren norabidea kontrolatzea
- Deskribapena:
- Ilaran jarrita banan banan pilotari eman beharko diote. Batek frontisaren eskumaldean ematen badu hurrengoak ezkerraldean eman beharko du eta pilotari eman ostean berriro ere ilaran jarri beharko dira.
PALA-PALETA ARIKETAK
1. ARIKETA
- Aldia: 2. aldia
- Elakrrekintza: Kolaborazioa
- Erraminta: Pala-paleta (autoeraikitakoa)
- Helburua: Pilota jo ondoren, irakasleari bostekoa eman
- Deskribapena:
- Hasiera: 10 jokalari lerroan kokatuta egongo dira frontisaren aurrean. Irakasle bat haien atzean kokatuta egongo da.
- Dinamika: Pilota jokoan jarriko da. Pilotari eman ondoren, irakaslearengana korrika joan behar da, bostekoa eman eta lerrora bueltatu. Gero, hurrengoa emango dio pilotari eta berdina egin behar du. Pilota jokoan mantentzen saiatu behar da.
2. ARIKETA
- Aldia: 3. aldia
- Elakrrekintza: Kolaborazioa
- Erraminta: Pala-paleta (autoeraikitakoa)
- Helburua: Pilota jo ondoren, mugitzen egongo den irakasleari bostekoa eman
- Deskribapena:
- Hasiera: 10 jokalari lerroan kokatuta egongo dira frontisaren aurrean. Irakasle bat nahi duen lekuan kokatuta egongo da.
- Dinamika: Pilota jokoan jarriko da. Pilotari eman ondoren, irakaslearengana korrika joan behar da, bostekoa eman eta lerrora bueltatu. Gero, hurrengoa emango dio pilotari eta berdina egin behar du. Pilota jokoan mantentzen saiatu behar da.
XISTERA ARIKETAK
1. ARIKETA
- Aldia: 1. aldia
- Elkarrekintza: Kolaborazioa eta oposizioa
- Erreminta: Xistera (autoeraikitakoa)
- Helburua: erramintekin erlazioa sortzea
- Deskribapena:
- Errelebo lasterketa bat egingo da, bat-baten aurkako egoera ezarriz. Lokotsen jolasa bezalakoa izango da. Bi talde egongo dira eta bakoitza pilotaz osatutako ilara bat edukiko du. Taldeak lortu behar du bere ilaran pilotarik ez gelditzea. Pilotak hartzeko xistera erabili beharko dute.
2. ARIKETA
- Aldia: 1. aldia
- Elkarrekintza: Kolaborazioa
- Erreminta: Xistera (autoeraikitakoa)
- Helburua: Umeak xisterarekin nahi duten lekura botatzen ikastea.
- Deskribapena:
- Frontisean uztail batzuk jarriko dira eta umeak saiatu behar dira pilota uztail horietan sartzen. Txandakatzen joan behar dira eta bakoitza uztail batean sartu beharko du orden bat mantenduz. Ilaran egongo direnez, ume batek pilota uztail batean sartzen badu pilota, ilaran dauden gainerako umeek ezker horma ukitu beharko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina