2019(e)ko urriaren 26(a), larunbata

Orri nagusia

Nortzuk gara?

Kaixo pilotazale! 🙋 Zuriñe Fernandez, Olatz Etxebarria, Iñigo Eraña eta Sara Garaitagoitia gara gu, Jarduera Fisiko eta Kirolaren zientzien gradua Gasteizen egiten ari garen lau ikasle, eta proiektu hau aurrera eraman dugun taldea izan gara. 
 
eskupilota bilaketarekin bat datozen irudiak
https://www.hirix-actualidad.com/index.php/eu/evento/eskupilota/

Helburu sinple bat dugu blog honekin: 12 - 16 urte inguruko umeekin euskal pilota topaketa bat egitea. Ume guztiei kirol izugarri hau frogatzeko aukera eman nahi diegu eta horrela, Euskal Herriko kultura barruan dagoen gure kirol eder hau ahalik eta handien bilakatu. Hastapenean enfokatuko gara gehien bereziki, umeek eta gazteek mundua aldatzeko gaitasuna baitute. Zuek zarete euskal pilota bizi-bizian mantentzeko arduradunak!  👦





https://pilotarentxokoa.com/2018/03/27/resultados-la-2jornada-del-4%C2%BDjosetxo-ezkurra/dfwr7wpuqaas3gh-10/

https://elpais.com/ccaa/2015/11/30/paisvasco/1448887844_697093.html (Pedro Gorospe)

Oso sinplea dirudien kirola da euskal pilota. Gehienek pilota jo eta frontisari emateaz datzan kirola dela pentsatzen dute. Izan ere, horiek dira oinarrizko jokabideak, baina harrituta geratuko zinatekeen taktika eta teknika guztiak ezagutzean 🙉. Gainera, espezialitate ezberdinak sartzen baditugu, haien burua eztanda egingo luke: plekako jolasak edo joko zuzenak, erraminta desberdinak (eskuz, pala edo xistera), instalazio desberdinak (frontoi motza, frontoi luzea, plaza librea, trinketea, udaletxe azpiko frontoiak…) eta elkarrekintza desberdinak (buruz-buru, 2:2, 3:3...) 😳


http://euskalpilota.org/pub/listarGaleria.asp?idioma=eu# (EEPF)


Pilota mundua oso polita da. Ikuskizuna alde batera utzita, aipatzear dago partaide guztien arteko komunitatea ere kiroletako hoberenetarikoa dela. Kirolari, teknikari edo ikusle batek edozein galdera jasotzen badu, arazorik gabe erantzungo du, haiek ere kirola mundu guztiari zabaldu nahi dute -eta. Era berean, jendeak klub batean sartuta egongo balira, ikusi ahalko lukete nolakoa den giroa, zelako harreman politak dauden guztien artean.  😍




http://euskalpilota.org/pub/listarGaleria.asp?idioma=eu# (EEPF)



http://euskalpilota.org/pub/listarGaleria.asp?idioma=eu# (EEPF)












http://euskalpilota.org/pub/listarGaleria.asp?idioma=eu# (EEPF)

10 iruzkin:

  1. a. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    -Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte; hala nola artikulu desberdinak eta gainera informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira blogaren atal batean (bibliografian), zuzenak dira eta testuan aipatu dira.
    -Aurkezpenari dagokionez, testua era egokian adierazita dago eta txukuntasuna nabaritzen da blogaren orrialde guztietan.
    -Planifikazio atalean, egingo dituzten jarduera desberdinetarako eskema moduan ordutegi bat jarri dute eta erabilgarria dela irudti zait.
    -IKT tresnak ere erabili egin dituzte ariketak prestatzerakoan; hala nola bideoak eta argazkiak, baina adibidez helburu pedagogikoetan erabili dituztenak ez dira ikasleak agertzen. Egia da, bideoetan partaide guztiek hartzen dutela parte eta bloga nahiko ondo dago idatzita.

    b. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.ç

    - Argi adierazita dago sarreran prestatu duten Saioa 12-16 urteko ikasleentzat proposatuta dagoela. Helburu pedagogikoak zehaztuta agertzen dira, baina nire iritziz material birziklatuaren garrantzian pixka bat gehiago sakontzea hobeto geratuko litzateke.
    -Instalazioari dagokionez, kokapena zehaztuta dago eta bestalde instalazio horren ezaugarriak (neurriak, kapazitatea…) agertzen dira.
    -Materiala era egokian argitzen dute, eta zenbat diru balioko duen argitzen da.
    -Asmatutako ariketak ondo garatuak eta ezaugarri guztiak agertzen dira, baina originaltasunari dagokionez, nahiko sinpleak iruditu zaizkit. Orokorrean ikasleak disfrutatzeko eta ikasteko egokiak dira.
    -Elkarrizketa atala ongi landuta dago; bi heziketa fisikoko irakasleen audioak agertzen direlako.

    Oier Villanueva Aurrekoetxea, Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zienztiak-1.MAILA

    ErantzunEzabatu
  2. Asier Martinez de Lagos

    Hainbat orrialdeko erabili dituzte web orrialdea osatzeko, bi elkarrizketa ere gauzatu dute eta espezialitateak ikertu dutela ikusten da.
    Testua ordenatua eta ondo azaldua dago, baina instalazioaren argazkia faltako ziren ingurunea ezaguna izateko.
    IKT teknikak erabili dituzte audioa, argazkiak eta kokapena txertatuz.
    Blogean murgiltzea erreza da guztia garbi kokatua baitago. Leihatila desberdinekin beste orrialde batzuetara joateko.
    Idazteko zerbait erakargarria iruditu zait apuntatzerako orduan. Argia da eta ez dut akatsik aurkitu.

    ErantzunEzabatu
  3. Lan polita!
    Iturri ezberdinak erabili dira bloga aurrera eramateko eta “Erreferentziak” ataletan daude jarrita.
    Aurkezpenari dagokionez, nahiko lan txukuna eta argia da. Atal guztiak argi eta garbi aurki ditzakegu eta ondo ordenatuta daude. Ariketetan ez dituzte irudi grafikoak jarri baina ia guztietan bideoak jarri dituzte.
    IKT-tresnen erabilera egokia da. Bideoak, argazkiak eta URL-ak jarri dituzte. Gainera, elkarrizketa audio baten bidez egin dute, ideia bikaina!
    Blogaren diseinua erakargarria eta ulergarria da, ez baitago galtzerik.
    Kolaborazio-lanaren aldetik ondo dago. Egia da Audioz egindako elkarrizketan ez dutela taldekide guztiek parte hartu, baina ariketen azalpenen bideoetan, ordea, bai, taldekide guztiak bideoetan ateratzen baitira. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.
    Hizkuntzaren aldetik oso egokia izan da, saioaren dinamika dibertigarria iruditu zait eta 12-16 urteko ikasleentzat oso aproposa da.
    Zerbait aipatzearren, taldeko argazki bat sarrera moduko batean jartzea faltan bota dut. Gainera, “gastuetan” detergente botilak erosi dituzuela azaltzen da eta birziklatutako materialak erabili behar direnez, hori ez nuke gastu bezala jarriko.

    Maitaen G.V.

    ErantzunEzabatu
  4. Lehenengo eta behin, zorionak eman behar dizkiot talde honi. Blog bikaina da eta honen atzean lana, lana eta lana besterik ez dago. Ezer falta ez denaren susmoa dut, dena zehatz-mehatz baitago. Bloga osatzeko, taldeak 5 informazio-iturri erabili ditu eta hauetako hiru liburu-artikuluak dira. Bloga osoa argia da (9 atalek + orri nagusiak osatzen dute), izan ere, informazio ondo antolatuta eta eskatzen denari ezin hobeto erantzuten dio. IKT tresnak oso ondo aprobetxatu dituzte; idatzita dagoen parrafo bakoitzeko bideo edo argazki bat dago, azalpen onaren seinale. Horrez gain, audio bi erabili dira elkarrizketetarako eta haiekin kontaktuan jartzeko formularioa ere badator. Kolaborazio-lana agerian uzten dute, noski, bideo, argazki edo elkarrizketetean denek hartzen dute parte. Hizkuntzari dagokionez, idatzia argia da, gramatikalki ondo dago eta ortografia akats gutxi ditu. Sarreran, blogaren “orri nagusian” 12-16 urteko ikasleentzat proposatutako praktika motorren deskribapen orokorra egiten dute eta, gainera, euskal pilotari buruzko erredakzioa ere egiten dute, pertsonalki, asko gustatu zaidana. Instalazioen kokapena agertzen da, haien helburua zein den azaltzen dute, erabiliko duten materialaren informazioa ematen dute eta ariketa ongi datoz azalduak (aldia, elkarrekintza, helburua eta deskribapenarekin batera). Nik, behintzat, ez dut akats orokorrik ikusten lan honetan.

    Lander Erkiaga Zuluaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak - 1.mailako ikaslea

    ErantzunEzabatu
  5. Lehenik eta behin blog oso polita, deigarria eta txukuna dela esan beharra daukat. Oso ondo landuta dago, informazio asko bai dago modu egoki batean aurkeztuta. 5 informazio iturri erabili dituzte eta horietako bat bideo bat da. Blog-aren egiturarekin jarraituz, erabilterraza da, eta hori asko eskertzen da. Kolaborazioa une oro nabarmentzen da, bideotan zein argazkietan, beraz alde horretatik bikain. Erabilitako hizkuntza aberatsa eta zuzena da, akatsik gabea. Gainera hainbat ilustrazio erabili dituzte testuan zehar deigarriagoa izateko.

    Topaketaren balio pedagogikoak zein saioaren helburuak oso ondo azalduta daude, argi ikus daiteke gainera 12-16 urtetako gazteei zuzenduta dagoela. Instalazioei buruz informazio asko eskaitzen dute, neurriak, kapazitatea etab. jarriz. Materialak sortzeko prozedurak zein ariketak azaltzeko hainbat bideo erabili dituzte, gainera oso bideo politak eta ulerkorrak. Orokorrean oso lan ona iruditzen zait, nahiz eta agian testu gehiegi dagoela iruditu (zerbait hobetzearren). Bestela, dena ongi dagoela iruditzen zait.
    Zorionak zuen lanagatik!

    Edurne Arbeloa Larequi, JFKZ 1. maila

    ErantzunEzabatu
  6. Lehenik eta behin oso beteta dagoen bloga iruditzen zait. Leku askotako informazioa hartu dute eta gainera nondik hartu duten informazioa argi ikusten da blogean. 5 informazio iturri erabili dituzte eta haietako bat bideo bat da. Beste alde batetik, IKT tresna asko erabili dituzte, hala nola argazkiak bideoak...Gainera informazio guztia eta oro har blogaren aurkezpena oso txukuna da eta informazio guztia oso argi aurki ahal dezakegu. Topatekari buruzko helburu pedadogikoak oso ondo asalduta daude eta 12-16 urteko umeentzat zuzendutako saioak prestatu dituztela iruditzen zait. Oro har oso lan ona prestatu dute eta blogan informazio asko eta oso txukuna aurki ditzakegu, bai materialari buruzko informazioa, instalazioetako buruzko informazioa... Oso beteta dagoen bloga da,garbia eta argia.

    ErantzunEzabatu
  7. Akatsik aurkitzea kostatzen zait baina beti hobetzeko aukerak daudenez, nire ustez bloga informazio asko izan arren agian idatzitako informazio geihegi dauka eta 12-16ko umeentzat zuzenduta egonda, pizkat astuna egin ahal zaie hainbeste idatzizko informazioa egotea.
    Aritz Ventura

    ErantzunEzabatu
  8. Asko gustatu zait zuen bloga. Lehenengo inpresioa garrantzitsua denez, blogaren diseinua erakargarria izan behar da umeentzat eta argazki asko jarri dituzuenez, testuak ez dira astunak egiten. Zuen saioari buruzko pila bat informazioa eskaintzen duzue eta ideia ona iruditu zait goiza nola planifikatuko duzuen azaltzea eta ordutegi bat jartzea. Gainera, paragrafoak ondo antolatu dituzue eta hizkuntza aldetik ere ondo dago, ia ortografia akatsik gabe.

    Sortu dituzuen materialei dagokienez, denak oso politak iruditu zaizkit eta gehien gustatu zaidana xistera izan da. Umeei asko gustatuko zaie. Ariketetan, pala-paletako 2 ariketak nahiko antzekoak dira haien artean; beharbada beste ariketa bat proposatu dezakezue umeak ez aspertzeko. Bukatzeko, elkarrizketari dagokionez, audioak pixkat luzeak egin zaizkit. Bideoa jartzea oso entretenigarria izango litzateke. Dena dela, bikain dago!

    JUNE PAGALDAI

    ErantzunEzabatu
  9. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte eta erreferentziak gaineratu dira.
    • Aukezpenaren argitasuna egokia da eta testua ondo ordenatua eta zehaztasunez idatzia dago.
    • Bideoak, argazkiak eta audioak era egokian erabili dira.
    • Bloga erakargarria, argia eta erabiltzeko erraza da.
    • Erabilitako bideoetan taldekide desberdinak agertzen dira.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea egokia da.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarreran ondo azaltzen da nori zuzenduta dauden ariketak.
    • Topaketaren balio pedagogiko eta helburuak argi azaltzen dira.
    • Erabiliko den instalakuntza eta honen kokalekua ondo azaltzen da.
    • Sortutako materialak eraikitzeko prozeduran azaltzen dira.
    • Saioaren helburuak, ariketen deskribapenak eta saioaren dinamika era argian azaltzen dira.
    • Aurreikusitako gastuak ere azaltzen dira.
    • Bestelako ekarpenak agertzen dira eta erreferentziak ere bai.

    Xabier Garmendia - JFKZ 1.Maila

    ErantzunEzabatu
  10. Ebaluazio irizpidea:
    -Datuak jasotzeko informazio-iturri ezberdinak erabili dituzte.
    Informazio-iturri horien erreferentziak gaineratu dira, zuzenak
    dira eta testuan aipatu dira.

    - Aurkezpena argia da. Testua ordenatua dago, zehaztasunez
    idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio.
    -IKT-tresnen erabilera agertzen da. Materliaren sorkuntza eta
    ariketa ongi azalduta daude. Hala ere, zeinbait ariketetan
    bideoak falta dira.
    - Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia eta ordenatua.
    Atal guztiak ditu.
    - Kolaborazio lana. Bideoak agertzen dira eta taldekide guztiak
    agertzen dira
    - Bloga nahiko ongi idatzita dago.

    Ebaluazio irizpide zahatzen inguruko oharrak:
    Saioaren dinamika eta helburua oso ongi azalduta dago. Horretaz
    aparte, ariketak egokiak dira. Bukatzeko, instalakuntzei eta
    gastuei buruz ere hitz egin dute.

    Aitor Urrutia Oraien, Kirol fakultatea 1.maila

    ErantzunEzabatu